'Fake news' edo gezurrezko albisteei buruzko hitzaldia emango dute Aizarnazabalen

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 29a, 11:52

17 eta 24 urte arteko gazteei zuzendutako saioa azaroaren 22an izango da, baina interesa dutenek azaroaren 3rako eman behar dute izena, hemen.

Treba Gazteak programaren baitako hitzaldia izango da azaroaren 22an Aizarnazabalen. Fake news edo gezurrezko albisteei buruzko saioa izango da, 17 eta 24 urte arteko gazteei zuzenduta egongo da, eta Interedeko kideek eskainiko dute. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 3rako eman beharko dute izena, lotura honetan dagoen formularioa beteta.

Lauburu eraikineko lehen solairuko aretoan izango da saioa, 11:00etan hasita, eta Aizarnazabalgo gazteek ez ezik, inguruko herrietakoek ere parte har dezaketela jakinarazi du udalak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide