Meza eman bitartean zeruratutako hiru suziriek iragarri zuten atzo, osteguna, San Kristobal jaien hasiera Saiatzen. Goizetik bildu zen jendea Aizarnazabalgo auzoan, urteroko auto bedeinkapenak erakarrita, baina arratsaldetik aurrera hasi zen zalaparta, lehenengo, txikienen eskutik: Kulki enpresak plazan baserriko kirolekin lotutako jolasak jarri zituen plazan, eta eskorgak hartuta egurra garraiatzen aritu ziren haurrak, ala txirrikan zintzilikatutako lastozko fardela altxatzen.
Plaza tramankuluez hustu ostean hasi zen erromeria, Saioa eta Maddalenen eskutik. Musikaz gozatu bitartean txosnako ogitartekoak jan, eta hainbat lagun dantza egitera animatu ziren gero, ilunabarrak gorriz tindatutako zeruaren azpian. Lehenengo round-a egin dute Saiatzen, baina festak igandera arte segituko du.
(Argazkiak: utzitakoak)