Ohikoa den bezala, 12:00etako mezarekin eta zerura jaurtitako hiru suziriekin abiatu dituzte Aizarnazabalgo Saiatz auzoko San Kristobal festak gaur, ostegunez. Meza bukatu denean, plazan elkartu dira ermitara joan diren herritarrak nahiz joan ez direnak. Han, usadioari jarraituz, auzoan bildutako hainbat auto bedeinkatu ditu apaizak, jendea kantuan aritu den bitartean.
Erlijio kontuak bukatu ostean, plazan jarritako txosnan pintxoak eta edatekoa hartu ahal izan dituzte herritarrek, bertan lanean ari ziren boluntarioei esker.
Gaur jaurtitako suziriek piztu duten festak igandera arte iraungo du; izan ere, egitarau oparoa prestatu dute hiru egunez Saiatz girotzeko.
Hona hemen egitarua, osorik:
Gaur, osteguna
- 17:00etan, txokolatada.
- Jarraian, ume jolasak: Kulki, baserriko herri kirolen parkea.
- 20:00etan, erromeria: Saioa eta Maddalen.
- 20:30etik aurrera, Txabolan afaltzeko bokadiloak egongo dira.
- 21:30ean, erromeria: Saioa eta Maddalen.
Bihar, larunbata
- 19:00etan, txupinazoa eta kanpai hotsak.
- 20:30ean, auzo afaria Euskal Parrilarekin.
- 23:00etan, erromeri bikoitza: Laja eta Narbaiza nahiz Ansorregi eta Larrañaga.
- Goizaldera, txokolatea eta baratxuri zopa.
Etzi, igandea
- 12:30ean, meza auzoko ermitan.
- 18:00etan, herri kirol jaialdia, harri festa: Jokin Eizmendi, Mikel Lopetegi Urra, Lierni Osa eta Unax Iruretagoiena.
- Jarraian, erromeria: Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga.
- 21:00etatik aurrera, Txabolan afaltzeko bokadiloak egongo dira.
- 22:00etan, erromeria: Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga.
- Festei bukaera emateko, txokolatea.