San Joan bezpera 2025

Suarekin eta dantzarekin, gau magikoa sortu da Aizarnazabalen

Ihintza Elustondo

San Joan bezpera suaren bueltan ospatu dute Aizarnazabalgo herritarrek. Garrak herriko plazan hedatu ostean, haren bueltan dantzan aritu dira Alaitsu dantza taldeko kideak. Giro goxo eta polita sortu da herrian. 

Gau magikoa izan zen atzo Aizarnazabalen. Ekainaren 23a zen atzo, San Joan bezpera, eta ohi bezala, suaren bueltan ospatu zuten hango herritarrek. 22:00 alderako hedatu ziren suaren garrak herriko plazan, eta haren bueltan dantzan aritu ziren Alaitsu dantza taldeko kideak. Giro goxo eta polita sortu zen herrian. 

(Argazkiak: Mari Karmen Arregi)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide