Zooplost eta bingo musikatua, arratsaldeko entretenigarri

Aitziber Arzallus 2025ko mai. 10a, 17:55

Dozenaka lagunek parte hartu dute Aizarnazabalgo Gazte Eguneko bazkarian, eta bingo musikatuan ibili dira bazkalostean. Kontzertuekin eta DJ saioekin borobilduko dute eguna.

Eguraldi kaskarrari beldur handirik gabe ari dira Gazte Eguna ospatzen Aizarnazabalen. Eguerdian txupinazo botatzea eta zoro jolasak euripean egin dituzten arren, bazkaria aterpean egin dute herriko dozenaka gaztek, eta arratsaldea ere hantxe igaro dute, musika eta giro ona lagun zituztela. Hain zuzen ere, bingo musikatua izan dute arratsaldeko entretenigarri, eta baita Zooplost deituriko jolasa ere.

Hemendik aurrera ere musikarik ez zaie faltako. 18:00etan hasita, Elektrotxufla elektrotxarangaren doinuak izango dituzte lagun, eta jarraian, Euzkolabel eta Ostarte musika taldeak eta Maikiño, Indate, Patx eta Natx DJak.

Hona hemen datozen orduetako egitaraua: 

  • 18:00. Elektrotxufla.
  • 20:00. Euzkolabel. 
  • 22:30. Ostarte.
  • 00:00. Maikiño, Indate, Patx eta Natx

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide