ADI

Treba programaren baitan, gurasoei eta nerabeei zuzendutako saio bana egingo dute

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 8a, 09:15

Lauburun egingo dituzte Treba programaren bi saioak.

Gurasoei zuzendutako saioa egingo dute lehenengo, datorren asteartean. Internet, pantailak, sare sozialak eta bideojokoak izango dituzte hizpide. Hilaren 31an, berriz, nerabeei zuzendutako scape-box-a antolatu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Treba programak bi saio egingo ditu Aizarnazabalen, bata datorren asteartean, hilak 13, eta bestea maiatzaren 31an.

Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izango da lehenengoa, eta internet, pantailak, sare sozialak eta bideojokoen inguruan arituko dira, parte hartzaileek egungo errealitate digitala ezagutu dezaten eta bertan bizi daitezkeen egoera gatazkatsuen edota arriskutsuen bitartekari izateko estrategiak barneratu ditzaten. Lauburuko bigarren solairuan egingo dute saio hau, 17:00etan.

Hilaren 31ko saioan, halaber, Trebako profesionalek scape-box bat egingo dute nerabeekin. Hala, joko baten bitartez, nerabeen pentsamendu kritikoa sustatzea da saio honen helburua, gorroto diskurtsoei eta desinformazioari aurre eginez. Jokoa herrian zehar egingo dute, 12:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide