Adiskide bertso eskolak antolatuta, bertso afaria izango dute Aizarnazabalen datorren maiatzaren 9an, ostirala. Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan egun horretan Mikel elkartean eta 21:00etarako egin dute hitzordua.
Bertso afarirako txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko, 30 euroren truke, Uztarri tabernan. Maiatzaren 4a izango da txartelak erosteko azken eguna.