Inauteriak 2025

Dantza emanaldia, musika eta mozorroak Aizarnazabalgo inauterietako jaian

Nerea Uranga

Haur, heldu eta gazteek ospatu dute mozorro jaia Aizarnazabalen. Arratsaldean, Alaitsu dantza taldekoen emanaldia izan da protagonista.

Atzo, ostirala, arratsaldetik iluntzera artean ospatu zuten inauteri jaia Aizarnazabalen. Arratsaldean kalejira egin zuten haur eta gazte mozorrotuek, eta ondoren, 18:00etan hasita, Alaitsu dantza taldekoek hainbat dantza eskaini zituzten plazan. Dantza emanaldia ikustera jende multzoa bildu zen, eta ondoren festak segida izan zuen. Mozorro onenaren sari banaketa ere egin zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide