Euskaraz eta kulturartekotasunaz kafe tertulia egingo dute astelehenean Aizarnazabalen

Julene Frantzesena 2025ko ots. 4a, 08:46

Aizarnazabalgo plaza.

Herrian gai horiei lotuta zer duten egiteko eta nola egin dezaketen aztertzeko lehen urratsa egingo dute. 16:00etatik 17:30era elkartuko dira Txokoan.

Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko kafe tertulia antolatu du Aizarnazabalgo Udalak astelehenerako. Herrian gai horiei lotuta zer duten egiteko eta nola egin dezaketen aztertzeko lehen urratsa egingo dute. 16:00etatik 17:30era elkartuko dira Txokoan hala nahi duten herritarrak, kafearen bueltan.

Hiru urte dira Aizarnazabalgo Udala kulturartekotasunaren bueltan pausoak ematen hasi zela. Datorren asteleheneko hitzordua UEMAk gidatuko du, eta herriko datuak ezagutzeko, orain arte eginikoa errepasatzeko nahiz beste udalerri batzuetako esperientziak ezagutzeko parada izango dute herritarrek. Halaber, aurrera begirako bideorria marrazten ere hasiko dira, herritarren ekarpenetatik abiatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide