Santa Ageda bezpera baino lehen egin dute santa eskea Aizarnazabalen. Hain zuzen ere, gaur, larunbatez, hainbat herritar elkartu dira goizean goiz usadio zaharrari heltzeko. 09:00etan Mikel elkartetik abiatuta, goiz eta arratsalde dabiltza santa eskean, Aitor Mendiluze, Haritz Gorriti Beltza eta Haritz Hernandez Larrume bertsolariekin eta Olatz Gabarain trikitilariarekin. Kuadrilla polita elkartu da, eta giro ederra barreiatu dute inguruko etxe eta baserrietara.