Garagardo azoka egingo dute hilaren 15ean Aizarnazabalgo Mikel elkartean

Iraia Oteiza

40 euroren truke, garagardo arrunta dastatzeko lau txartel, garagardo berezia dastatzeko beste lau txartel eta afaria emango dituzte. Azokara bertaratzeko aurrez izena eman beharko da Uztarri tabernan, igandea baino lehen.

Garagardo azoka egingo dute Aizarnazabalgo Mikel elkartean, azaroaren 15ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Alemaniako eta Belgikako garagardoak dastatzeko zein afaltzeko aukera izango da han.

40 euroren truke, garagardo arrunta dastatzeko lau txartel, garagardo berezia dastatzeko beste lau txartel eta afaria emango dituzte. Afaltzeko, hirugiharra, bina saltxitxa, ukondoa, postrea eta kafea eskainiko dituzte, eta, bertaratzen direnek, garagardo pitxerra opari izango dute.

Garagardo azokako giroa alaitzen, berriz, Thomas Olbersson DJa arituko da.

Azokara bertaratzeko aurrez izena eman beharko da Uztarri tabernan. Horretarako azken eguna azaroaren 10a, igandea, izango da. Plazak mugatuak izango dira, eta gehienez 40 lagunek izango dute bertaratzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide