Aizarnazabalgo Udalak eta Jai Batzordeak prest dituzte San Miel jaiak, ostiralean hasiko baitira herriko festei lotutako aurreneko ekintzak. Ohiko saioen artean, aurten izango da berrikuntzarik jaietan, udalak azaldu duenez, hiru ekintza berreskuratuko baitituzte samieletan, herritarrek hala eskatuta: herritarren arteko herri kirolak, danborrada eta konpartsa. Horretarako, ordea, herritarren partaidetza ezinbestekoa dela azpimarratu dute antolatzaileek, samielak "herrikoiak eta parte hartzaileak" izan daitezen.
Ostiraleko bertso jaialdiaren ondotik, ohi bezala Euskal Jai eguna ospatuko dute larunbatean, eta herritarrek egun osoko ospakizunez gozatzeko aukera izango dute. Gainera, azken urteetan ikusi ez diren irudiak errepikatuko dira Euskal Jai egunean, orduan egingo baitituzte herritarren herri kirol saioa eta danborrada.
Egun horretan, gainera, XV. Artzain Txakur Txapelketa jokatuko dute, sei parte hartzailerekin: Inaxio Etxeberria-Miss (Azpeitia); Javier Gastañaga-Cool (Antzuola); Xabier Gastañaga-Sandy (Antzuola); Mikel Pagazartundua-Lay (Lemoa); Pello Segurola-Kai (Matxinbenta); eta Manuel Gorriti-Izar (Aizarnazabal).
Hurrengoan, gehiago
Hurrengo asteburuan, berriz, samieletan murgilduko dira aizarnazabaldarra, Umeen Egunaren eskutik. Haientzako ekintzak ez ezik, egun horretan botako dute festen suziria, eta orduan lehertuko dira jaiak ofizialki. Askotariko ekintzak izango dira hiru egunez herrian, eta ez dute hutsik egingo hain ezagunak diren pilota partidek, herri kirol saioek eta sagardo txapelketak.
Hemen egitaraua, osorik:
- Irailak 20, ostirala.
- 22:30: Bertso jaialdia. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Julio Soto eta Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
- Irailak 21, larunbata. Euskal Jai eguna.
- 11:00: XV. Artzain Txakur Lehiaketa.
- 11:00: Herri kirolak, herri mailan.
- 14:00: Paella jana.
- Bazkalostean: Alaitsu dantza taldea kantuan.
- Ondoren: bingo musikatua herriko plazan, Gaztetxokoko kideek antolatuta.
- 19:00-21:00: Skapaie elektrotxaranga herriko kaleetan.
- 22:30: Danborrada herrikoia. 22:00etan Zubialden elkartuko dira partaideak.
- 00:15-03:15: Bide batez taldearen berbena.
- Irailak 27, ostirala. Umeen Eguna.
- 10:30-13:00/15:30-17:00: ume jolasak eta puzgarriak.
- 19:30: txupinazoa bertso eskolako umeek girotuta.
- 21:00: herri afaria, Ollogiegik girotuta.
- 00:00: Bollywood konparsa.
- 00:30: Laket taldearekin berbena.
- Irailak 28, larunbata.
- 11:30: XIV. Joxe Larrarte memoriala. Ruiz de Infante eta Agirre Barrokal eta PL Mujikaren aurka; Aritz Olaizola eta Ioritz Agirre Xabat Sasiain eta Aritz Alonsoren aurka.
- 16:30: Gazta tarta lehiaketa, Gaztetxokoko kideen eskutik.
- 17:00: XVIII. Mus eta Eskoba txapelketa.
- 18:30: Legea gu gara kale antzerkia.
- 19:30: Matraka elektrotxaranga kaleak alaitzen.
- 22:30: Sarean, Gozategi eta Dj Avila.
- Irailak 29, igandea. San Miel eguna.
- 12:00: Meza nagusia.
- 12:00: XXXVIII. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa, Alaitsu dantza eskolak musikatuta.
- 18:00: Herri kirolak, Izeta III.a eta Joseba Ostolaza II.arekin.
- Ondoren, afaria.
- 19:30: Los Cazahuetes mariatxiekin dantzaldia.