Danborradarako lehen entsegua egin dute Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal

Irailaren 21ean, Euskal Jai Egunean, egingo dute danbor festa. Beste hiru prestaketa saio ere egingo dituzte, hilaren 12an, 17an eta 19an.

Danborrik eta txaparik gabe, txalapartarako bezala jarritako oholen kontra makilak astinduz, egin zuten atzo gauean Aizarnazabalen samielen atariko Euskal Jai Eguneko danborradarako lehen entsegua.

Gaztetxo, gazte eta heldu, hainbat herritarrek parte hartu zuten eskola azpiko saioan. Urteak joan dira Aizarnazabalen azken danborrada egin zutenetik eta, horregatik, entseguetan parte hartzeko dei berezia egin du udalak. Guztira lau entsegu saio antolatu dituzte; atzokoa eginda, hilaren 12an, 17an eta 19an izango dituzte besteak. Denak toki eta ordu berean izango dira: eskola azpian, 21:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide