Aizarnazabalgo Udalak auzoz auzo bilerak prestatu ditu beste urte batez, auzoetako eta herriguneko bizilagunen hitza "entzun eta jaso" dezan erakundeak. Datorren astean auzoka antolatutako bost bilera egingo ditu hiru egunetan, eta udalak azpimarratu du saio guztiak irekiak direla herritar ororentzat.
Asteartean egingo dituzte aurreneko bi bilerak: 18:00etan, Zubialde auzoko parkean elkartuko dira, eta 19:00etan, Etxabe auzoko zubian. Irailaren 12an, berriz, beste bi bilera izango dira: 18:00etan, Saiazko plazan egingo dute bilera, eta ordubete geroago, Menditxiki auzoko uraren etxolan elkartuko dira. Ohi bezala, azken bilera herrigunean izango da: ostiralean bilduko dira, hilaren 13an, herriko plazan, 18:00etan.