'Ongizate emozionala eta autozainketa' ikastarorako izen ematea ireki du udalak

Mailo Oiarzabal 2024ko ira. 5a, 10:44

(Argazkia: Pixabay)

Urrian, azaroan eta abenduan egingo dituzten bina saio izango ditu ikastaroak eta izena eman nahi dutenek irailaren 13a arte egin dezakete, liburutegian.

Aizarnazabalgo Udalaren Ongizate sailak Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroa antolatu du eta aste honetan ireki du izen ematea.

Udazkenean emango dute ikastaro hori. Urriaren 10ean hasita, bi orduko sei saiotan banatuta egingo dute, urrian, azaroan eta abenduan bina saiorekin. Urriaren 10ean eta 24an, azaroaren 7an eta 21ean, eta abenduaren 5ean eta 19an izango dira, hain zuzen ere, ikastaroko saioak. Guztiak arratsaldez egingo dituzte, 18:00etatik 20:00etara.

Bihar zortzi, irailaren 13an, itxiko dute Ongizate emozionala eta autozainketa ikastarorako izen ematea. Parte hartu nahi dutenek liburutegian eman beharko dute izena. "Ikastaroak udalaren dirulaguntza jaso du (%60). Gainontzekoa partaideek dagokien kuotekin osatuko da", argitu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide