Samieletako otorduetarako txartelak salgai jarriko dituzte datozen egunetan

Iraia Oteiza

Hiru otordu egingo dituzte aurten Aizarnazabalgo samieletan, eta horietarako txartelak Uztarrin eskuratu ahal izango dira.

Samiel jaietan Aizarnazabalen egingo dituzten paelladarako, herri afarirako eta kirolarien agurraren bueltan antolatutako afarirako txartelak salgai jarriko dituzte datozen egunetan Uztarrin.

Paelladarako txartelak irailaren 6tik 15era eskuratu ahal izango dira; eta herri afarirako zein agur afarirako txartelak, berriz, irailaren 16tik 24ra bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide