Urte asko ospatu gabe egon ondoren, danborrada berreskuratuko dute aurten Aizarnazabalen. Irailaren 21ean, samielen atarian ospatuko duten Euskal Jai Egunean, egingo dute danborrada, eta bihar izango dute hura prestatzeko lehen entsegu saioa. 21:30ean egin dute hitzordua, eskola azpian.
Guztira lau entsegu egingo dituzte Euskal Jai Eguneko danborrada prestatzeko; hilaren 12an, 17an eta 19an izango dira besteak, denak biharkoaren ordu eta leku berean.
Azken urteetako geldialdia dela-eta "prestaketa lana ezinbestekoa" dela iritzita, entseguetara joateko eskatu die udalak herritarrei.