Ostiralerako, hilaren 19rako, eskumuturrekoak eta txapak egiteko tailerra antolatu dute Aizarnazabalen. 9 eta 13 urte bitartean dituzten eta udako arratsalde bat lagunartean eta giro onean igaro nahi duten umeek parte har dezakete jardueran. Hiru orduko saioa izango da, 16:00etatik 19:00etara, Lauburu eraikinaren aurrean dagoen parkean. Eguraldi txarra egingo balu, ordea, jarduera Gazte txokora lekualdatuko litzateke.
Leire Unanue Kalexka elkarteko hezitzaileak gidatuko du saioa, eta parte hartzea baieztatzeko 688 74 33 78 telefonora idatzi daiteke.