Sagardo txapelketa jokatuko dute hilaren 20an Aizarnazabalen

Intza Trula

Iazko sagardo txapelketako irudi bat. (Nerea Uranga)

Bederatzigarrenez antolatu dute sagardoaren bueltako ekitaldia herrian, eta aurten, hamairu sagardotegi ariko dira txapela lortzeko lehian, 18:00etatik aurrera.

IX. Sagardo Txapelketa antolatu dute hilaren 20rako Aizarnazabalen. Bederatzigarren edizio honetan, hamairu sagardotegik parte hartuko dute: Aburuzak, Akarregik, Alorreneak, Altzuetak, Añotak, Bereziartuak, Egi Luzek, Ekainek, Eulak, Gaztañagak, Izetak, Petritegik eta Urdairak jokatuko dute lehia, hain justu. 18:00etatik aurrera izango da sagardoaren bueltako festa.

Horrez gainera, herritarrek ere izango dute parte hartzaileen sagardoa dastatzeko aukera eta, edatekoarekin batera, askotariko pintxoak dastatu ahal izango dituzte. Festa giroa borobiltzeko, gainera, musika egongo da arratsaldean zehar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide