Zumba eta yoga ikastaroak eskainiko dituzte urritik aurrera Aizarnazabalen

Intza Trula 2024ko uzt. 5a, 10:00

Artxiboko irudian, zumba saioa.

Zumba eskolak astearteetan eta ostiraletan izango dira; yoga, berriz, astelehenetan emango dute. Interesa dutenek zabalik dute izena emateko aukera.

Ikasturte berria hastearekin batera, zumba eta yoga ikastaroak berreskuratuko dituzte urritik aurrera Aizarnazabalen. Zumba eskolak astean bitan izango dira, astearteetan eta ostegunetan, 18:00etatik 18:45era; yoga, berriz, astelehenetan soilik eskainiko dute, 18:30etik 20:00etara.

Ikastaro horietan izena eman nahi dutenek dagoeneko zabalik dute horretarako aukera: zumba ikastaroan izena emateko 690 28 80 51 telefono zenbakira idatzi behar da, eta yoga ikastarorako 676 89 64 30 zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide