Datozen hilabeteetan osasun zentroa itxita egongo da astearteetan eta ostegunetan

Intza Trula 2024ko uzt. 4a, 11:30

Lauburu eraikinean dago Aizarnazabalgo osasun zentroa. (Artxibokoa)

Udako ordutegia izango du irailera arte Aizarnazabalgo osasun zentroak. Erabiltzaileek aurretik hitzordua hartu beharko dute joan ahal izateko.

Aizarnazabalgo osasun zentroak udako ordutegia izango du irailera bitartean eta, ondorioz, astearteetan eta ostegunetan ez da zerbitzurik emango bertan. Hori hala, datozen hilabeteetan zentroa astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan egongo da zabalik, 08:00etatik 09:30era bitartean.

Osasun zentrora joateko nahitaezkoa izango da aurretik txanda eskatzea, 943-89 70 80 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide