Gazte Txokoaren inguruko bilera egingo dute bihar Aizarnazabalen

Intza Trula 2024ko eka. 12a, 16:30

Gazte Txokoaren inguruko bilera egingo dute bihar Lauburun. (Artxibokoa)

Udalak Gazte Txokoaren erabiltzaileekin adostutako hitzarmenaren berri emango die gurasoei biharko saioan. 18:30ean jarri dute hitzordua, Lauburuko proiekzio gelan.

Aizarnazabalgo Udalak Gazte Txokoaren inguruan hitz egiteko bilera irekia deitu du bihar arratsalderako. Izan ere, udalak Gazte Txokoaren erabiltzaileekin adostutako hitzarmenaren berri eman nahi die gurasoei, eta haiekin akordioa behin betiko itxi. Hori hala, bihar, osteguna, 18:30ean izango da bilera, Lauburuko proiekzio gelan. 

Bihar itxiko da Gazte Txokoaren inguruko hitzarmena, beraz, bilerara joatearen garrantzia azpimarratu du udalak: "Garrantzitsua izango da ahalik eta guraso gehien azaltzea".

Bilera euskaraz izango da, baina euskaraz ez dakiten gurasoentzako aldibereko itzulpena egongo da. Horretarako Telegram aplikazioa mugikorrean instalatuta eta entzungailuak ekarri beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide