Alaitsuk trikiti doinuz bete ditu Aizarnazabalgo kaleak

Ane Olaizola

Geuria maite dugu, geuria dalako izenpean, triki poteoa, kalejira, afaria eta erromeria izan zituzten atzo arratsaldetik aurrera Aizarnazabalen, hango musika eta dantza elkarteak antolatuta.

Aizarnazabalgo Alaitsu musika eta dantza elkarteko kideek musikaz bete zuten herria atzo, Geuria maite dugu, geuria dalako izenburupean, triki poteoa, kalejira, afaria eta erromeria antolatu baitzituen arratsaldetik aurrera, herritarren gozamenerako. Hainbat lagun animatu ziren trikitia eta panderoa hartu eta herria musika doinuz girotzera, eta mahaiaren bueltan borobildu zuten eguna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide