XV. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatuko dituzte bihartik

Intza Trula 2024ko eka. 6a, 09:00

Aizarnazabalgo idi proba bateko irudia. (Intza Trula)

Bihar, etzi eta astelehenean, hilaren 10ean, jokatuko dituzte probak, 22:00etatik aurrera. Aizarnazabalen erroldatuta dauden herritarrentzat sarrera doakoa izango da.

Aipe Aizarnazabalgo idi proben elkarteak antolatuta XV. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatuko dituzte bihar, etzi eta astelehenean –hilaren 10ean– Aizarnazabalgo probalekuan. Hiru saioak 22:00etan hasiko dira, eta Aizarnazabalen erroldatuta daudenek sarrera doan eskuratu ahal izango dute. Alabaina, "lehentasun osoa" izango dute sarrera erosi dutenek, beraz, horiek sartu arte egon beharko dute zain gainerakoek.

Hori hala, hiru egun horietan bederatzi idizalek eta haien idiek parte hartuko dute probetan. Ostiralean, Enbilek (Aizarnazabal), Txokolatek (Errezil) eta Igelgok (Ezkio, Gipuzkoa) hartuko dute parte. Larunbatean, Elorrieta (Laukiz, Bizkaia), Mendigoiti (Eibar, Gipuzkoa) eta Garaiar (Oiartzun, Gipuzkoa) lehiatuko dira, eta, astelehenean, berriz, Asier Alegriak (Bermeo, Bizkaia), Erkorekak (Laukiz, Bizkaia) eta Etxabe Palaziok (Aizarnazabal) jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide