Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroak eskainiko ditu Saioa Garmendia adituak udazkenetik aurrera, eta dagoeneko zabaldu dute saioetan izena emateko aukera. Ongizate emozionalean aditua da Garmendia, baita aholkularitza pertsonalean, emozioen kudeaketan, adimen emozionalaren garapenean, eta mindfulness-ean.
Halere, tailerra aurrera ateratzeko 8-10 laguneko kopuru minimoa ezarri dute, eta, beraz, taldea osatzen bada bakarrik antolatuko dute ikastaroa.
Hori hala, parte hartu nahi duten herritarrek hilaren 24a baino lehen eman beharko dute izena, eta bi aukera daude horretarako: liburutegira joanda edota liburutegia@aizarnazabal.eus helbidera idatzita. Informazio gehiago nahi dutenek honako lotura honetara jo dezakete.