Zirkun Zirko eskoletako umeek ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute bihar Aizarnazabalgo pilotalekuan. 11:00etatik 12:00etara izango da ikuskizuna, Rockalean taldearen musikak girotuta. Gainera, sorpresa ugari izango dira joaten diren guztientzat.
Zirkun Zirko taldea txotxongiloak, antzerkia eta zirkoa jorratzen dituen konpainia da.