Aizarnazabalgo taldeek areto futbol txapelketako lehen jardunaldiko bi partidak irabazi dituzte

Intza Trula 2024ko mai. 27a, 10:00

Ostiralean, Aizarnazabalgo pilotalekuan, jokatu zituzten Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Txapelketaren lehen jardunaldiko bi partida. Umeen partida 17:30ean jokatu zuten, eta helduena, berriz, 19:30ean hasi zen.

Aizarnazabalgo taldeak jaun eta jabe izan ziren ostiralean Aizarnazabalgo pilotalekuan. Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Txapelketaren lehen jardunaldiko bi partida jokatu zituzten herriko pilotalekuan, eta Aizarnazabalgo taldeek eskuratu zituzten garaipenak.

17:30ean jokatu zuten Aizarnazabal-Errezil umeen kategoriako partida. Haur zein heldu ugari joan zen partida bertatik bertara ikustera, eta giro paregabea nagusitu zen jokalarien eta animatzera joan ziren guztien artean. Txaloak eta animo oihuak ozen entzun ziren partida osoan zehar.

Helduen partida, berriz, 19:30ean hasi zen: Aizarnazabalen eta Itziarren arteko lehia bikaina ikusteko aukera izan zuten joan zirenek. Etxeko taldeak gogor jardun zuen aurkariaren zelaian, eta atsedenera 3-1 heldu ondoren, 5 eta 2 hartu zuen mendean Aizarnazabalek Itziarko taldea. Aizarnazabalgo taldean bina gol sartu zituzten Agirrek eta X.Etxabek, eta, bestea, Irizarrek sartu zuen. Itziarko taldean, berriz, Alberdi eta Ponce izan ziren goleatzaileak.  

Asteburu honetan izango du jarraipena txapelketak, itzulerako partidak jokatuko baitituzte. Haurrek Errezilen dute hitzordua, eta helduek Itziarko pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide