Triki poteoa, kalejira, afaria eta erromeria antolatu ditu Alaitsuk ekainaren 7rako

Intza Trula 2024ko mai. 24a, 10:15

Alaitsu musika eta dantza elkartekoen Santa Zezilia Eguneko emanaldia. (Intza Trula)

Afarirako txartelak Uztarri tabernan egongo dira salgai, ekainaren 2ra arte. Txartel bakoitzak hamar euro balioko ditu. 

Aizarnazabalgo Alaitsu musika eta dantza elkarteko kideek musikaz bete nahi dute herria ekainaren 7an, ostiralez. Izan ere, Geuria maite dugu, geuria dalako izenburupean triki poteoa, kalejira, afaria eta mahai inguruko erromeria antolatu dituzte egun horretarako, eta dei egin diete guztiei trikitiak eta panderoak hartu eta kaleak "trikiti doinuez betetzeko". 

Afarira joan nahi dutenek txartelak eskuragarri izango dituzte Uztarri tabernan, 10 euroan, ekainaren 2ra bitarte. Menua ondorengoa izango da: solomoaren edota patata tortillaren ogitartekoa, edaria, postrea eta kafea. 

Egunak aurrera joan ahala egunaren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Alaitsu musika eta dantza elkarteak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide