Alaitsu dantza taldeak alaitu du Aizarnazabalgo plaza

Ihintza Elustondo

Samiel Txiki jaien bueltan, emanaldia eskaini dute Alaitsu dantza taldeko dantzariek. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, giro ederra sortu da herrian. 

Samiel Txiki eguna izan zuten asteazkenean Aizarnazabalen, eta jai horiei tiraka, beste ekitaldi bat izan zuten herrian atzo, ostiralez. Hain zuzen ere, Alaitsu dantza taldeko dantzariek emanaldia eskaini zuten, plazan, eta eguraldi eguzkitsuak lagunduta, giro ederra sortu zen herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide