Giro paregabean ospatu dute Samiel Txiki eguna

Intza Trula

Samiel Txiki eguna ospatu zuten atzo, Aizarnazabalen. 17:00etan, umeen krosa egin zuten; ondoren, meza izan zen; eta jarraian, Joxe Mendizabal trikitilariarekin dantzaldia

Giro aparta izan zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalen, Samiel Txiki egunaren aitzakian. Hasteko, umeen krosak egin zituzten herrian zehar, eta parte hartu zuten guztiek domina jaso zuten helmugara iristean. Herritar ugari bildu zen herriko txokoetan ere, korrikalariak animatzeko. Ondoren, meza eta Joxe Mendizabal trikitilariarekin dantzaldia izan zituzten.

Horrez gain, bihar, ostirala, Samiel Txiki eguneko emanaldia eskainiko dute Alaitsu musika eta dantza elkarteko dantzariek, 18:30ean, plazan

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide