EH Bildu nagusi Aizarnazabalen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Iraia Oteiza 2024ko api. 21a, 21:21

Eusko Legebiltzarrerako bozak izan dira gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta dagoeneko hasi dira herriz herriko datuak ematen. Aizarnazabalen EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak, botoen %62,75 eskuratuta. Bigarren indarra, berriz, EAJ izan da, bozen %30,95 lortuta.

569 herritar zeuden Aizarnazabalen botoa ematera deituta, eta guztira, %61,95ekoa izan da herriko parte hartze datua. EH bildu izan da herrian alderdirik bozkatuena, 219 boto jaso baititu. Bigarren bozkatuena EAJ izan da, aurrena baino 111 boz gutxiagorekin, 108 botorekin. Hirugarren indarra PSE-EE izan da 10 boto eskuratuta; aldiz, laugarren bozkatuena Podemos Ahal Dugu-Alianza Verde izan da, 5 boto jasota. Sumarrek 3 boto eskuratu ditu, eta PPk, Voxek, Aulki Zuriakek eta Pacmak boto bana.

Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta, orokorrean, boto gehiago jaso dituzte alderdi guztiek. Nabarmentzekoa, PSE-EEk bikoiztu egin duela boto kopurua, eta PP, Vox eta Pacma alderdiek boto bana eskuratu dutela oraingoan – duela lau urte ez zuten botorik lortu–.

        

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide