Euskararen alde lau haizetara egin dute oihu gaur arratsaldean Aizarnazabalen, Korrika Txikian. 16:00etan abiatu dira eskolako haurrak farmaziaren aurretik, eta eskutik eskura pasa diote lekukoa elkarri, udaletxe aurrera iritsi diren arte. Bertan, balkoira igo eta lekukoak barruan zekarren mezu sekretua irakurri dute bi ikaslek, gainerako haurren eta gerturatu diren herritarren aurrean.
Korrika nagusia, berriz, gaur, 03:00 aldera iritsiko da Aizarnazabalera, eta lehendabizikoz herria zeharkatuko du.