Martxoaren 19an, asteartez, Korrika Txikia egingo dute Aizarnazabalen. Hain zuzen, etzi abiatuko da Korrikaren 23. edizioa Irundik (Gipuzkoa), eta hilaren 24an Baionan amaituko da. Hori horrela, datorren asteartean, 16:00etan egingo dute Korrika Txikia Aizarnazabalen, Lauburu eraikinaren aurretik hasi eta udaletxeraino.
Korrika nagusia, berriz, martxoaren 20an, goizaldean, igaroko da herritik. 03:00 aldera iritsiko da Aizarnazabalera, eta aurten gainera, herria zeharkatuko du.