Inauteriak 2024

Ostiralean ospatuko dituzte inauteriak Aizarnazabalen

Intza Trula 2024ko ots. 6a, 09:00

Iazko inauterietako irudi bat. (Nerea Uranga)

Besteak beste, photocall-a, haurrentzat askaria eta kalejira izango dituzte ostiral honetan Aizarnazabalen, inauterien aitzakian. 

Heltzear dira inauteriak, eta Aizarnazabalen ere prest dute aurtengo egitaraua. Ostiralean, hilaren 9an, ospatuko dituzte inauteriak herrian, haur zein helduentzako askotariko ekintzekin: hala nola photocall-a, haurrentzat askaria eta kalejira izango dituzte egunean zehar.

Hain zuzen, Alaitsu musika eta dantza eskolak askaria antolatu du arratsaldean haurrentzat, eta ondoren, kalejira egingo dute guztiek elkarrekin herrian zehar. Jarraian, emanaldia eskainiko dute. Gaztetxeak, aldiz, mozorroak luzitzeko argazkien txokoa prestatuko du. Horrez gainera, poteoa eta gaua girotzeko DJa ere antolatu dituzte.

Honakoa da ostiralerako prestatutako egitaraua:

  • 16:30. Haurrentzat askaria Alaitsu musika eta dantza eskolak antolatuta.
  • 17:30. Kalejira herrian zehar Alaitsu musika eta dantza eskolakoekin.
  • Jarraian, Alaitsu musika eta dantza eskolakoen emanaldia.
  • 19:00. Poteoa eta photocall-a gaztetxean.
  • 23:00. DJ Fury. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide