A30 greba feminista orokorra

Bertso afaria, giroa berotzen hasteko

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 26a, 10:35

Ostiral iluntzean Aizarnazabalen egin zuten bertso afaria. (Utzitakoa)

Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak antolatu zuen bertso afaria, azaroaren 30eko greba feminista orokorraren harira. Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe bertsolariak aritu ziren kantuan, eta giro ederra sortu zen.

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako giroa berotze aldera, ostiralean bertso afaria egin zuten Aizarnazabaln, hango Mugimendu Feministak antolatuta. Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe bertsolariak aritu zire kantari, Maite Aizpurua gai jartzailearen aginduetara, eta ostiral iluntze ederra igaro zuten bertaratu ziren herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide