Auto istripu arina izan da gaur goizean Aizarnazabalen

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko azaroaren 4a

Auto batek aparkatuta zegoen furgoneta baten kontra talka egin du.

Auto istripua izan da gaur 08:30ean Aizarnazabalen, GI-2633 errepideko 7. kilometroan. Ertzaintzatik azaldu dutenez, auto batek aparkatuta zegoen furgoneta baten kontra talka egin du. Ez da zauriturik egon istripuaren ondorioz, eta zirkulazioan ez duela eraginik izan argitu dute Trafiko sailetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide