Urtero moduan, bertso jaialdia izango da aurten ere Aizarnazabalen, samiel jaien baitan. Irailaren 22an izango da saioa Atari Soro pilotalekuan, gaueko 22:30ean. Adiskide Aizarnazabalgo bertso elkarteak aurreratu duenez, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Maialen Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira saioan, eta Igotz Alkortak egingo ditu gai jartzaile eta aurkezle lanak. Sarrera doakoa izango da.