Bizitzak erdigunera ekarri beharra aldarrikatu dute Aizarnazabalen, Martxoaren 8an

Intza Trula

Emakumeen Nazioarteko Egunean, kaleak hartu dituzte Aizarnazabalgo emakumeek. Lehenik, manifestazioa egin dute, eta ondoren, Elbira dokumentala ikusi ahal izan da.

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Aizarnazabalgo emakumeak ez dira etxean gelditu. Hain zuzen ere, kaleak hartu dituzte beren egunean, aldarriak lau haizetara zabaltzeko. 19:00etan, manifestazioa egin dute, Denon bizitzak erdigunean. Gora borroka feminista zioen pankartaren atzean. Ondoren, 19:30ean, Elbira dokumentala eman dute, Lauburun, Aizarnazabalgo Talde Feministak eta udalak antolatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide