Inauteriak 2023

Aizarnazabalen musikarekin eta dantzarekin ospatu dituzte inauteriak

Nerea Uranga

Haur zein heldu atera dira mozorrotuta kalera. Alaitsu dantza taldekoek erakustaldia ere eskaini dute.

Atzo, ostirala, arratsaldean ospatu zituzten inauteriak Aizarnazabalen. Herriko eskolako ikasleek txokolate jana egin zuten arratsaldean. Ondoren, haur zein heldu mozorrotuta atera ziren kalera, eta musika eskolako trikitilariek herritarrekin batera kalejira egin zuten. Segidan, Alaitsu dantza taldekoen txanda izan zen, eta plazan bildutako herritarren aurrean hainbat dantza eskaini zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide