Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi duenez, herriko elkarteek dagoeneko eska dezakete udalaren dirulaguntza. Arlo askotako elkarteek eskatu ahal izango dute: kirol arlokoek, euskararen eremuan lan egiten dutenek, kultura sustatzen aritzen direnek... Eskaera egiteko, ezinbestekoa izango da jardun eremua eta egoitza Aizarnazabalen izatea.
Laguntza eskabideak Aizarnazabalgo Udalak prestatutako ereduaren arabera egingo dira, eta Udal Bulego Orokorrean edo udalaren webgunean (www.aizarnazabal.eus) aurkeztu beharko dira. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 lanegun izango dira eskaera egiteko.
Esteka honetan eskura daiteke informazio osagarria.