Herriko elkarteentzat 2021. urterako ezarri dituen dirulaguntzen deialdi irekia onartu du Aizarnazabalgo Udalak. Joan den otsailaren 24ko udalbatzarrean onartu zuten deialdia, eta orain elkarteek beren eskaerak aurkez ditzakete. Eskaerak egiteko epea gaur, martxoak 10, ireki dute eta apirilaren 27an itxiko da.
"Aizarnazabalgo Udalak elkarteak eta haien jardueran bultzatuko ditu, eta udaleko aurrekontuen bidez, dirulaguntzak jasotzeko aukera eskainiko zaie", azaldu du udalak. Deialdi honetan dirulaguntzak eskatu nahi dituzten elkarteek udalaren aizarnazabal.eus webgunean aurkituko dute behar duten informazioa, baita eskaerak aurkezteko bete beharko duten dokumentazioa eta inprimakia ere.