Datorren urtean tasak eta zergak ez igotzea erabaki du Aizarnazabalgo Udalak

Aitziber Arzallus 2020ko azaroaren 5a

Urriaren 28an egin zuten udalerriko datorren urteko Ordenantza Fiskalak onartzeko udalbatzarra. Inork alegaziorik aurkeztuko ez balu, han onartutako indarrean sartuko litzateke urtarrilaren 1ean.

Urtea hastearekin batera indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalak onartu ditu Aizarnazabalgo Udalak,  eta erabaki du bere horretan uztea udal tasa, zerga eta prezio guztiak. Urriaren 28an egindako udalbatzarrean osoko bilkurak aho batez eman zion onespena Udal Gobernuak egindako proposamenari, eta inork alegaziorik aurkeztu ezean, horiek izango dira urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren udal tasa, zerga eta prezioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide