Aizarnazabalgo udaleko Ingurumen eta Nekazaritza sailak V. Sagardo lehiaketa antolatu du larunbaterako. Lehiaketa 18:30ean hasiko da, Atari Soro plazan, eta sagardoa ez ezik, pintxoak dastatzeko aukera ere izango dute Aizarnazabalen elkartzen direnek. Trikitilariak ere izango dira txapelketako giroa berotzen.
Sagardo lehiaketaren bosgarren edizioan hamabi sagardogilek parte hartuko dute; Alorrenea (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Gaztanaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Eula (Urnieta), Aburuza (Aduna), Añota (Azpeitia), Altzueta (Hernani) eta Urdaira (Usurbil). Iazko sagardo lehiaketa
Petritegik irabazi zuen.