EIT txostenaren inguruan bilera izango da otsailaren 21ean, Aizarnazabalen.
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) txosten tekniko bat da. Eraikinaren azterketa bisuala egin ondoren, haren kontserbazio egoera eta dituen akatsak jasotzen dira. Txosten horretan, ikusitako gabeziak konpontzeko behar diren obren proposamena ere egiten da. Indarrean dagoen legediaren arabera, 50 urte baino gehiago dituzten eraikinetan egin behar da EIT txostena, eta 2018ko ekainaren 27a baino lehen aurkeztu beharko da Udalean. Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren inguruan herritarrei informazioa emateko eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko, Aizarnazabalgo Udalak antolatuta bilera izango da otsailaren 21ean, asteazkenean, 18:30ean, Lauburuko proiekzio gelan.