Inda Mendi jubilatuen etxeko tabernaren lehiaketa bertan behera utzi du Aizarnazabalgo Udalak, inork ez duelako eskaerarik aurkeztu epearen barruan. Joan zen irailaren 20an onartu zituzten herri horretako udal ordezkariek baldintza pleguak, eta lehiaketa publikoarako deialdia argitaratu zuen udalak.