Herritar ugari izan da sagardoa dastatzen. (Julene Frantzesena)
Petritegi nagusitu da gaur, igandea, Aizarnazabalen egin duten IV. Sagardo Lehiaketan. Bigarren izan da Egi Luze sagardotegia, eta Aburuza hirugarrena. 12:00etan hasi da epaimahaia sagardoak dastatzen, eta horiei puntuak ematen. Guztira, hamabi sagardogilek parte hartu dute lehian: Aburuza (Aduna), Alorrenea (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Egi Luze (Errenteria), Gaztañaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Saizar (Usurbil), Lizeaga (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Añota (Azpeitia) eta Eula (Urnieta).
Aizarnazabalgo Udaleko Nekazaritza eta Ingurumen Sailak antolatu du txapelketaren laugarren edizioa, eta jende ugari izan da lehiaketan parte hartu duten ekoizleen sagardoak dastatzen eta mokadutxoa egiten, Basakaitz eskolaren atarian.
Hona hemen, gaur eguerdiko argazki bilduma:
[flickr_set id="72157683864134021"]