(ciclismoafondo.es)
Ane Santesteban txirrindulariaren, Txomin Arana moto gidariaren eta Markel Alberdi igerilariaren hitzaldi bana izango da Aizarnazabalen, hango kirol elkarteak antolatuta.
Lehen hitzaldia Ane Santesteban Alé Cipollini taldeko txirrindulariak eskainiko du asteazkenean, 19:00etan, Inda Mendi kultur etxean. Rioko Olinpiar Jokoetan izan da uda honetan Santesteban.
Bigarren solasaldia Txomin Aranak eskainiko du. Hiru aldiz parte hartu du moto gidariak Dakar lasterketan, eta hurrengo ostiralean, hilaren 21ean, Aizarnazabalen izango da. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Inda Mendin.
Zikloko hirugarren eta azken hitzaldia Markel Alberdi igerilariak eskainiko du. Urriaren 28an, ostiralez, izango da Lauburun, 100 metroko proban Espainiako errekorra egina duen eta Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu duen igerilaria.