Sankristobalak ospatzen ari dira ostiralaz geroztik Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Ostiral arratsaldean hasi zituzten festak, eta erromeriaz gozatu ahal izan zuten ondoren. Atzo, larunbata, besteak beste, ume jolasak, merienda eta erromeria izan zituzten auzoan.
Gaur da festetako egun nagusia, San Kritobal eguna, eta azken festa eguna. Goizean meza izan da Zehatzeko baselizan, eta ondoren, autoak bedeinkatu dituzte ohiturari jarraituz. Behin ekitaldi erlijiosoak bukatuta, jan-edanaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek, eta Ansorregik eta Lutxurdiok alaitu dute giroa. Arratsaldean, festei bukaera emateko, herri kirolak eta erromeria izango dira.
Hemen, igande goizeko argazki bilduma: