Samiel Txiki jaiak ospatzen ari dira Aizarnazabalen

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko mai. 8a, 16:29

IMG_6281 Samiel Txiki festak ospatzen ari dira atzo eta gaur Aizarnazabalen. Atzo mus txapelketa, dantza emanaldia eta afaria izan zituzten, eta gaur, Samiel Txiki eguna, haurrak izan dira goizeko protagonista. Aurrena, pilota partidak jokatu dituzte eskuz eta palaz. Partida eta partida artean, baina, haurren krosak egin dituzte. Dozenaka umek hartu dute parte lasterketetan, eta amaitzean domina bana jaso dute parte-hartzaileek. Arratsaldeko 18:30etik aurrera, Egan musika taldearen dantzaldiaz gozatu ahal izango da. Hona hemen, Samiel Txiki eguneko goizeko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide