Gorka Valdesek eta Hekthor Folkek bisitatuko dute bihar Aristerrazu

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian Gorka Valdes eta Hekthor Folk, Alaitz Rotetarekin.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igande arratsaldean Andatzako plazan.

Bihar ere, igandea izanik, erromeria egingo dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek, 21:00ak arte.

Asteburu honetako hitzorduan Gorka Valdes eta Hekthor Folk trikitilariak igoko dira oholtzara, eta  erromeriak iraun bitartean, martxan izango da taberna ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide